miércoles, 16 de diciembre de 2009

Bigarren ataza

Gorka Palazio irakaslearen klaserako egindako lana aurkezten dizuegu gaur. Gaia Nabarralde zelarik, Orreagako gudaren inguruan bideolan bat egin dugu. Bertan Flickr-etik eta webgune ezberdinetatik ateratako argazkiak sartu ditugu. Horregatik Flickr-en Orreaga erabiltzaileari eta erabilitako webgune ezberdinei eskerrak ematen diegu. Musika, Enya abeslariaren "Now we are free" abestia da, beraz, eskuminak ere abeslari izugarri honi.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Irrati albistea

Go on! irratia

Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Atala: Kultura
Erredaktorea: Josu Pedruzo


"Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldiak antolatu egin dira Gasteizen Euskarazko komunikazio Taldearengatik eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Xabier Monasterio, Bilbo Hiria Irratiko estaria dena, argi utzi zuen euskarazko irratia hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna ezinhobea dela. Bertan zegoen Jose Luis Aizpuruk aipatu egin zuen ere Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea dagoela.

Jardunaldiak izan ziren egunean, bi ekitaldi berezi ikusi ahal izan ziren bildutako ikusleengandik. Artium museoan "Prentsa idatzia internet aroan" world kafea egin zen eta gainera "Hedabideen etorkizuna" izeneko hitzaldia eman zen Jose Mari Morenoren eskutik.

lunes, 23 de noviembre de 2009

"Hasian hasi" beskoitzeko euskarari buruzko liburuaren aurkezpena

Henri Duhan senperetarraren "Hasian Hasi" liburua aurkeztu egin da. Bertan, iparraldeko bizitza hurbilduko gaitu idazleak, Beskoitza herriaren bizimodua konkretuki. Urriko 16an, goizeko 11etan Beskoitzeko herriko etxean egingo da presentazioa.

Irratirako albistea

Go on! irratia

Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Atala: Kirolak
Erredaktorea: Josu Pedruzo

Bi holandar gaztek leherkari bat egin eta hamar pertsona zauritu futbol armailetan

Ajax eta Feyenorden arteko futbol partidan gertatu zen zoritzarra. Beroki azpian zeramaten leherkaria 18 eta 19 urtetako bi hintxa holandarrak zelaira sartu zirenean. Epaitegiak hamar hilabetetako kartzela zigorra ezarri die indemnizazioa ematearekin batera.

martes, 3 de noviembre de 2009

Lehenengo ataza (audiolana)

Gorka Palaziok bidalitako ataza hemen entzungai. Hezkuntzari buruzko albiste baten grabaketa entzun daiteke.

Euskara eta gaztelania maila berean jarri nahi ditu Jaurlaritzak hezkuntzari dagokionez

lunes, 2 de noviembre de 2009

Edozein momenturako irratia

Askotan eskatu dugu edozein musika mota batu al duen programa edo irratia. Eta azkenean aurkitu egin dugu. Edonolako estilo edo hamarkadako musika aurkitu dezakegu Rockola irratian eta gainera bilatzaile eroso bat aurkitzen da bertan bilaketa errazteko.
Denontzako: http://www.rockola.fm/

jueves, 22 de octubre de 2009

Second Life: Bizitzaz beteriko mundu paraleloa

2003.urtetik darama Second Life "metaverso"ak martxan. Urte honetatik aurrera milaka pertsona, (13 milioi erregistraturik 2008.urtean) sartu dira mundu paralelo honetan.

Eta ez da harritzekoa hainbeste partaide egotea Second Life-n. Ehundaka aukera ematen ditu mundu birtual hau. New York-era joan al zara Central Park famatua ikustera... Edo modako diskotekara... Dena zuk zeuk sortutako panpina birtualarekin, "avatar" izenarekin ezagutzen dena.
Beste avatar-rekin harremanetan jarri al zara ere, eta amodizko istorioak bizi al dituzu haiekin.

Harritzekoa da benetako bizitzako empresa askok inbertitu duten dirua Secon Life-n. Nahi duen empresak bere mundu propioa sortu dezake guztien zerbitzurako. Eta horrela, artez beteriko galeriak edo hitzaldiak ikusi daitezke.

Argazki hauetan arte galeria eta hitzaldia ikusi dezakegu.



jueves, 8 de octubre de 2009

Gasteiz irratia, 75 urte Arabako errealitatea hurbilduz

1934. urtean hasi zen Gasteiz irratia bere ibilbidea, eta geroztik, milaka arabar izan ditu entzule. Hurbiltasuna eta kalitatezko emanaldiak izan dira irrati honen adierazle nagusiak, eta urte hauetan aldaketa ugari jaso dituen arren, gaur egun oraindik entzuleak asetzen jarraitzen du.


Irrati-emanaldien hasiera 1924. urtean hasi zen Euskadin, eta Bilbon edo Donostian lehenengo irratiak sortu eta gero, hamar urte geroago Gasteiz irratia jaio zen. Francisco Hernandez Peña jaunak proiektua aurrera ateratzeko asmoa zeukan eta bere hitzetan “un medio de cultura y sana alegría” izango zen irratia 1934.urtean bere lehenengo urratsak eman zituen Gasteizen. Eta ez edozein abesti edo gertaerarekin. Igorpenaren lehenengo abestia Zeledon-en abestia izan zen, eta gainera igorri zuten lehendabiziko gertakaria, garaiko zahartzaroari omenaldia izan zen. Aurrera zihoan beraz, Arabarrentzako eginda zegoen irratia, eta hastapenetan protagonista nagusia Vidal Maruri jauna izan zen. 32 urtez egon zen Kubatar hau mikrofonoen aurrean Gasteiztarrak entretenituz.


Esperientziaz beteriko urteak bizi ditu Gasteiz Irratiak, eta azkeneko urteetan teknologia asko aldatu egin den arren, egundoko bilakaera gertatu da. Eta Gasteiz irratia ederki egokitu da, eta egun ,irratiaren teknikari eta antena buru den Xabier Matxain aldaketa honi buruz bere iritzia eman du: “Azkeneko 25 urteotan aldaketa izugarria gertatu da”. Teknologia analogikotik digitalerako aldaketari buruz gogoz mintzatu da: “Erabiltzen genituen elementu guztiak desagertu egin dira. Magnetofoiak, kazetak, biniloak...CD-ak baita ere ia desagertu dira”. Teknikariak esan duen bezala atzera begiratzeak nostalgia ekartzen dio: “Atzera begiratzen duzu, eta polita zen garai hartan egiten genuen irratia, eta egiten genuen medioekin egitea”.