jueves, 7 de enero de 2010

Hirugarren ataza

Humore eta gora-behera handiekin, laburmetrai hau euskararen egoera ahula azaldu nahi du. Inpaktuz beteta, hiru pertsonai ageri dira. Pertsonifikazioak hauexek dira: "Gainbehera" Aitzol Bilbaoren eskutik, "Euskaltzaindia" Josu Pedruzoren eskutik eta "Euskara" Jon Koldo Etxebarriaren eskutik. Metafora honen lelo nagusia, euskarak dituen etsairik krudelenak gu geu garela azpimarratzea da.


miércoles, 16 de diciembre de 2009

Bigarren ataza

Gorka Palazio irakaslearen klaserako egindako lana aurkezten dizuegu gaur. Gaia Nabarralde zelarik, Orreagako gudaren inguruan bideolan bat egin dugu. Bertan Flickr-etik eta webgune ezberdinetatik ateratako argazkiak sartu ditugu. Horregatik Flickr-en Orreaga erabiltzaileari eta erabilitako webgune ezberdinei eskerrak ematen diegu. Musika, Enya abeslariaren "Now we are free" abestia da, beraz, eskuminak ere abeslari izugarri honi.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Irrati albistea

Go on! irratia

Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Atala: Kultura
Erredaktorea: Josu Pedruzo


"Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldiak antolatu egin dira Gasteizen Euskarazko komunikazio Taldearengatik eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Xabier Monasterio, Bilbo Hiria Irratiko estaria dena, argi utzi zuen euskarazko irratia hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna ezinhobea dela. Bertan zegoen Jose Luis Aizpuruk aipatu egin zuen ere Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea dagoela.

Jardunaldiak izan ziren egunean, bi ekitaldi berezi ikusi ahal izan ziren bildutako ikusleengandik. Artium museoan "Prentsa idatzia internet aroan" world kafea egin zen eta gainera "Hedabideen etorkizuna" izeneko hitzaldia eman zen Jose Mari Morenoren eskutik.

lunes, 23 de noviembre de 2009

"Hasian hasi" beskoitzeko euskarari buruzko liburuaren aurkezpena

Henri Duhan senperetarraren "Hasian Hasi" liburua aurkeztu egin da. Bertan, iparraldeko bizitza hurbilduko gaitu idazleak, Beskoitza herriaren bizimodua konkretuki. Urriko 16an, goizeko 11etan Beskoitzeko herriko etxean egingo da presentazioa.

Irratirako albistea

Go on! irratia

Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Atala: Kirolak
Erredaktorea: Josu Pedruzo

Bi holandar gaztek leherkari bat egin eta hamar pertsona zauritu futbol armailetan

Ajax eta Feyenorden arteko futbol partidan gertatu zen zoritzarra. Beroki azpian zeramaten leherkaria 18 eta 19 urtetako bi hintxa holandarrak zelaira sartu zirenean. Epaitegiak hamar hilabetetako kartzela zigorra ezarri die indemnizazioa ematearekin batera.

martes, 3 de noviembre de 2009

Lehenengo ataza (audiolana)

Gorka Palaziok bidalitako ataza hemen entzungai. Hezkuntzari buruzko albiste baten grabaketa entzun daiteke.

Euskara eta gaztelania maila berean jarri nahi ditu Jaurlaritzak hezkuntzari dagokionez

lunes, 2 de noviembre de 2009

Edozein momenturako irratia

Askotan eskatu dugu edozein musika mota batu al duen programa edo irratia. Eta azkenean aurkitu egin dugu. Edonolako estilo edo hamarkadako musika aurkitu dezakegu Rockola irratian eta gainera bilatzaile eroso bat aurkitzen da bertan bilaketa errazteko.
Denontzako: http://www.rockola.fm/