1934. urtean hasi zen Gasteiz irratia bere ibilbidea, eta geroztik, milaka arabar izan ditu entzule. Hurbiltasuna eta kalitatezko emanaldiak izan dira irrati honen adierazle nagusiak, eta urte hauetan aldaketa ugari jaso dituen arren, gaur egun oraindik entzuleak asetzen jarraitzen du.
Irrati-emanaldien hasiera 1924. urtean hasi zen Euskadin, eta Bilbon edo Donostian lehenengo irratiak sortu eta gero, hamar urte geroago Gasteiz irratia jaio zen. Francisco Hernandez Peña jaunak proiektua aurrera ateratzeko asmoa zeukan eta bere hitzetan “un medio de cultura y sana alegría” izango zen irratia 1934.urtean bere lehenengo urratsak eman zituen Gasteizen. Eta ez edozein abesti edo gertaerarekin. Igorpenaren lehenengo abestia Zeledon-en abestia izan zen, eta gainera igorri zuten lehendabiziko gertakaria, garaiko zahartzaroari omenaldia izan zen. Aurrera zihoan beraz, Arabarrentzako eginda zegoen irratia, eta hastapenetan protagonista nagusia Vidal Maruri jauna izan zen. 32 urtez egon zen Kubatar hau mikrofonoen aurrean Gasteiztarrak entretenituz.
Esperientziaz beteriko urteak bizi ditu Gasteiz Irratiak, eta azkeneko urteetan teknologia asko aldatu egin den arren, egundoko bilakaera gertatu da. Eta Gasteiz irratia ederki egokitu da, eta egun ,irratiaren teknikari eta antena buru den Xabier Matxain aldaketa honi buruz bere iritzia eman du: “Azkeneko 25 urteotan aldaketa izugarria gertatu da”. Teknologia analogikotik digitalerako aldaketari buruz gogoz mintzatu da: “Erabiltzen genituen elementu guztiak desagertu egin dira. Magnetofoiak, kazetak, biniloak...CD-ak baita ere ia desagertu dira”. Teknikariak esan duen bezala atzera begiratzeak nostalgia ekartzen dio: “Atzera begiratzen duzu, eta polita zen garai hartan egiten genuen irratia, eta egiten genuen medioekin egitea”.